Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatu batzuek gertukoen kontaktuak ezkutatzen dituztela adierazi du Osakidetzak

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, orain "zuhurtzia handiagoa dago burbuilak edo arauak errespetatu ez direnean horien berri emateko".

Jendea merkatalgune batean. Argazkia: EiTB
Jendea merkatalgune batean. Argazkia: EiTB
Bertsio kontrajarriak eta gezurrak: covid-19 aztarnariek jarrera aldaketa nabaritu dute

1:18

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn covid-19aren hedapena eteteko kutsatutako pertsonen gertukoak identifikatzen dituen Osakidetzako aztarnari sarea ohartu da kutsatu batzuek ez dutela harreman estua izan duten pertsona guztien berri ematen eta ez dituztela egindako arau hauste guztiak jakinarazten.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, orain "zuhurtzia handiagoa dago burbuilak edo arauak errespetatu ez direnean horien berri emateko"”, eta kutsatu bakoitzak lau harreman estu aipatzen ditu, lehen 6-8 zirenean.

"Datuak ematerakoan nekea dagoela ikusten ari gara, eta ezin diogu birusari errespetua galdu, harremanen katea zehaztea oso garrantzitsua delako birusa gelditzeko. Egoera guztiak jakinarazi behar dira, arauak hautsi ditugunean ere bai", adierazi du sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Sagarduiren esanetan, arau-hauste "txiki"tzat hartzen direnak dira jakinarazi gabekoak. Horregatik, aztarnariei harreman sare "guztia" aitortzeko eskatu du.

"Kutsatzeen katea eten beharra dago, eta horretarako aztarnariei lagundu behar zaie ("haiek ez dute zigortzen", adierazi du), eta informazio guztia eman", gaineratu du Sagarduik, "identifikatu gabeko pertsona bakoitza gizarte osoarentzako arriskua" dela adierazi aurretik.

Hori horrela, "birusari beldurra ez galtzeko" eta prebentzio neurri guztiak betetzeko eskatu du, "geroz eta kontaktu gutxiago, positibo gutxiago eta hildako gutxiago" daudela gaineratuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak