Gizartea -

Koronabirusa

Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian 43 pertsona kutsatu dira

Agerraldi horren atzean aldaera britainiarra ote dagoen aztertzen ari da orain Osakidetza, aldaera hori Euskadiko kasu positiboen % 75-80ren erantzulea baita. Oraindik garaiz da, baina, hori jakiteko.

Deustuko Altafit gimnasioaren barruko irudia. Kirol zentroaren web orriaren argazkia.
Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian 43 pertsona kutsatu dira
Deustuko Altafit gimnasioaren barruko irudia. Kirol zentroaren web orriaren argazkia.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Deustu auzoko Alta Fit gimnasioan izandako agerraldiak 43 kutsatu utzi ditu guztira, 800 proba diagnostiko baino gehiago egin ondotik. Pasaden larunbatean Osakidetzak PCR probak egitera deitu zituen Bilboko gimnasio horretako erabiltzaileak.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, baheketan 25 kasu atzeman dira; izan ere, gainerako 18ak joan den asteburuan Basurtuko Ospitalean baheketa egin aurretik sintomak izan zituzten pertsonak dira.

Agerraldi horren atzean aldaera britainiarra dagoen aztertzen ari da orain Osakidetza, aldaera hori Euskadiko kasu positiboen % 75-80ren erantzulea baita. Dena dela, oraindik garaiz da hori jakiteko.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Sagarduik Bilboko epaitegietan "hamar bat positibo" eragin dituen agerraldia ere izan du hizpide, eta Osakidetzako arakatzaileen sareak eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak agerraldia aztertzen ari direla ohartarazi du.

Elorrioko eta Ataungo baheketei dagokienez, sailburuak azaldu du oraindik ez dagoela behin betiko daturik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaia Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Osasun albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Deustuko auzoa