Gizartea -

Koronabirusa

Ostegunean eta ostiralean baheketa egingo dute Lazkaon

19 eta 59 urte arteko herritar guztiak deitu dituzte PCR probak egitera, Barandiaran kiroldegian.

PCR proba. Argazkia: Efe
PCR proba. Argazkia: Efe
PCR proba. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak covid-19a atzemateko baheketa orokorra egingo du Lazkaon (Gipuzkoa) ostegunean eta ostiralean.

Lazkaok 1.349ko intzidentzia tasa du, azken egunetan hainbat kasu atzeman ostean, eta horregatik erabaki du Jaurlaritzak baheketa egitea.

PCR proba egin ahal izateko, herritarrek 943 80 55 60 telefono zenbakira deitu beharko dute asteazkeneko 09:00etatik aurrera, eta txertaketa Barandiaran kiroldegian izango da hilaren 25ean eta 26ean, 15:00etatik 20:00etara.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Medikuntza albisteak Lazkao albisteak COVID olatu berria Goierri azken ordukoa