Gizartea -
teknologia
Ikertzaileek makinekiko euskarazko interakzioa bultzatu nahi dute
Proiektuak adimen artifizialeko teknika aurreratuak baliatuko ditu, terminologia eta esamoldeen corpus bat eratzeko.
eitb media
Dozena erdi erakundek EKIN proiektua aurkeztu dute aste honetan, besteak beste, Euskadiko lan-instalazioetan makinekiko elkarreraginean erabili ohi den hizkuntza naturala euskaraz ere eskaintzeko.
Vicomteck adimen artifizialeko ikerketa-zentroa ari da proiektua koordinatzen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Teknikerren, Ikor eta IMH enpresen eta UZEI erakundearen parte-hartzearekin.
Partzuergoaren helburua makinekiko elkarreraginerako euskarazko terminologia eta esamoldeen corpus bat eratzea da, industria-ingurunean euskara bultzatzeko. Horretarako, adimen artifizialeko teknika aurreratuak baliatuko dituzte.
INDEUS Industriaren Euskal Plataformatik ekimena babesteko gogoz azaldu dira, eta ekarpena egingo dute euskaraz eskuragai dagoen dokumentazioarekin.