Publizitatea
Itxi

2021/03/26

15:07

Gizartea

MUSUKOEN IKUSKAPENA

Kontsumobidek musukoen ikuskapena egingo du sareta itxurakoetan arreta jarrita

O.P. |EITB MEDIA

Kanpainaren helburua da enpresak araudi berrira moldatu ote diren ikustea, eta, moldatu ez arren, euren musukoa EAEn saltzen jarraitzen duten haiek zigortzea.

  • Jendea musukoa soinean.

    Jendea musukoa soinean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kontsumobidek maskarak ikuskatzeko kanpaina bati ekingo dio datorren asteartean, enpresek Kontsumo Ministerioak otsailaren 12ko higiene-maskaren etiketei eta ezaugarriei buruzko aginduan jasotako araudi berria betetzen dutela bermatzeko. Agindua astelehenean jarriko da indarrean.  

Hala iragarri du goizean Javier Hurtadok,  Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Txarli Prieto parlamentario sozialistari erantzunez. Bigarren honek “zorroztasuna” eskatu die fabrikatzaileei eta banatzaileei, maskarak “osasuna eta bizitza” direlako.

Otsailaren 11an 30 eguneko epea eman zien ministerioak enpresei, neurri berrietara egokitzeko. Epe horren amaieran, Kontsumobideri dagokio EAEn banatzen diren musukoek arauak betetzen dituzten ala ez frogatzea.

Hurtado sailburuaren arabera (Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua, sail horren mendekoa da), kanpainak arreta berezia jarriko du sareta itxurako musukoetan; izan ere, gisa horretakoak dira aldez aurreko azterketetan irregulartasun gehien erakutsi dituztenak indarrean dauden arauak betetzeari dagokionez. 

Duela hilabete eskas, esaterako, EAEn salgai zegoen marka jakin bateko musuko garden edo sareta itxurakoak kentzea eskatu zuen, ez zuelako UNE-0065: 2020 araua betetzen.  Arau horrek zehazten du musuko higieniko berrerabilgarrien bakterio-iragazpenaren (BFE) eraginkortasunak % 90ekoa edo handiagoa izan behar duela, eta arnasgarritasunak, berriz, % 60koa baino txikiagoa. Bere garaian egindako txostenaren arabera, aztertutako musukoen bakterioak iragazteko eraginkortasuna % 15,3koa zen, eskatutakoa baino sei aldiz txikiagoa.

Sailburuak iragarri duenez, ikuskaritzak araudia betetzen ez duten enpresak zigortuko ditu; izan ere, bere hitzetan, "merkatuak nahikoa denbora izan du neurrietara egokitzeko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;