Gizartea -

Kantabria

Gorpu bat agertu da Nojan, eta Gasteizen desagertutako emakume batena izan daiteke

Emakumearen gorpua Nojako (Kantabria) Tregandin hondartzan agertu da arratsaldean. Dirudienez, olatuek eraman dute bertaraino.

Nojako (Kantabria) hondartza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Nojako (Kantabria) hondartza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Nojako (Kantabria) hondartza. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua Nojako (Kantabria) Tregandin hondartzan agertu da arratsaldean. Dirudienez, olatuek eraman dute bertaraino.

Gorpua 16:00ak aldera aurkitu dute. Gasteizen desagertutako emakume batena izan daiteke. Desagerpena Arabako hiriburuan salatu zuten. Hala ere, hiru bat egunetan Laredon bilatu dute.

Gorpuak ez du indarkeria zantzurik, baina autopsia egiteko zain daude.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, gorpua 18:30 aldera jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak Kantabria