Gizartea -
Eurostaten datuak
Espainiako hamar herritarretik hiru ez dira inoiz Interneten sartu
Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten EBko lurraldeen zerrendan dago Espainia; Errumania, Bulgaria, Grezia eta Portugalekin batera.
Erredakzioa
16 eta 74 urteko herritarren artean % 29 ez dira inoiz Interneten sartu, Espainian. Zenbateko hori Europar Batasunako batezbestekoa baino bost puntu altuagoa da, Eurostat agentziak jakinarazi duenez.
Hala, Espainia, Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten herrialdeen zerrendan kokatuta dago, Errumania (% 54), Bulgaria (% 46), Grezia (% 45) eta Portugalen (% 41) atzetik.
Suedia dago zerrendaren beste muturrean, hau da, herritarren % 5 bakarrik ez da Interneten konektatu, Dinamarka (% 7) eta Herbehereak (% 7) eta Luxenburgoren daude atzetik.
16 eta 74 urteko herritarren artean % 29 ez dira inoiz Interneten sartu, Espainian. Zenbateko hori Europar Batasunako batezbestekoa baino bost puntu altuagoa da, Eurostat agentziak jakinarazi duenez. Hala, Espainia, Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten herrialdeen zerrendan kokatuta dago, Errumania (% 54), Bulgaria (% 46), Grezia (% 45) eta Portugalen (% 41) atzetik. Suedia dago zerrendaren beste muturrean, hau da, herritarren % 5 bakarrik ez da Interneten konektatu, Dinamarka (% 7) eta Herbehereak (% 7) eta Luxenburgoren daude atzetik.