Publizitatea
Itxi

2021/04/02

22:40

Gizartea

Bizkaia

Santurtzin hildako gizonak 51 urte zituen

E. G. | EITB MEDIA

Hiru atxilotuek, 19 urteko bi gazte eta adingabe bat, polizia-etxean jarraitzen dute.

1:17
Ertzaintza hilketaren tokian
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

51 urteko gizonezko bat hil zuten ostegunean Santurtzin (Bizkaia) labanaz eraso ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Santurtziko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu hilketarekin zerikusia dutelakoan.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, 19 urteko bi gazte eta adingabe bat dira. Ikertzen ari diren arrazoiengatik gazteak biktimarekin lotu ziren portuan, eta, ondoren, ustez, eraso egin eta lapurtu egin zioten handik ihes egin aurretik. Poliziak nondik norakoak ikertzen jarraitzen du eta ingurua arakatzen ari da frogak eta arma hiltzailea bilatzeko.

Erasoa osteguneko 23:00ak aldera jazo da Victoria Erreginaren itsas pasealekuan, portutik gertu.

Iturrion arabera, lau gizonek sesioa eduki dute, eta biktimari labanaz eraso diote. Larri zauritu, eta bertan hil da.

Udaltzainek ustezko hiru inplikatuak atxilotu ditu handik gutxira. Atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Horren ildoan, polizia autonomikoaren urpekariak hilketaren ebidentziak topatu nahian ibili dira egun osoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena