Gizartea -

Euskal Herriko Itzulia 2021

Ertzaintzak Itzulia etxetik jarraitzeko eskatu die zaleei

Segurtasun Sailak gogorarazi duenez, erronda "berezia eta publikorik gabea" izango da, lehentasuna parte-hartzaileen eta ikusleen osasuna bermatzea baita.

Zaleak 2019ko Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE
Zaleak 2019ko Euskal Herriko Itzulian.
Zaleak 2019ko Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak, osasun-egoera dela eta, Itzulia etxetik jarraitzeko eskatu die txirrindularitza-zaleei. Itzulia astelehen honetan hasiko da, eta Segurtasun Sailak eta udaltzaingoek "dispositibo konplexua" antolatuko dute. Txirrindularitza-proba arratsaldero izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Radio Euskadin eta Euskadi Irratian ere jarraitu ahal izango da.

Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, bihar hasiko da 60. edizioa, eta apirilaren 10ean amaituko da, Bilbo eta Eibar (Gipuzkoa) arteko ibilbidea osatzen duten sei etapen ostean.

Covid-19ari aurre egiteko neurriak direla eta, Segurtasun Sailak erronda "berezia eta publikorik gabea" izango dela gogorarazi du, lehentasuna parte-hartzaileen eta publikoaren osasuna bermatzea baita.

Hori dela eta, Ertzaintzak etxean geratu eta lasterketaz bertan gozatzeko dei egin die zaleei. Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin, eta zaleei gogorarazi diete "errepidera berriro ateratzeko unea iritsiko dela, baina oraingoan arduraz jokatu behar dela".

Ertzaintzaren Trafikoko, Brigada Mugikorreko, Zaintzako eta Erreskateko unitateek, lasterketa igarotzen den udalerrietako polizia-etxe eta udaltzaingo guztietako agenteekin batera, segurtasuna zaindu eta proba horretan lagunduko dute.

Herritarrek segurtasunari buruzko webguneen, aplikazioen eta Twitterreko kontu ofizialen bidez jaso ahal izango dute trafikoaren gaineko informazioa, baita Eusko Jaurlaritzaren trafikoari buruzko informaziorako 011 telefono zenbakiaren bidez ere (24 orduz dago erabilgarri).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Txirrindularitza Euskal Herriko Itzulia Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak