Gizartea -

Koronabirusa

Araba, Gasteiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 25 udalerri itxita daude

Besteak beste, Ermua, Ondarroa, Arrasate, Tolosa eta Zumarraga itxi dituzte.

Gasteiz. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteiz
Gasteiz eta Araba, eremu gorrian

1:22

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin Aste Santua igarota, gaurtik aurrera Arabako lurralde historikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerri perimetralki itxita daude. Itxita egoteaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.

Honakoak dira 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Araba

Gasteiz (440,57)

Gainera, Arabak 100.000 biztanleko 400 kasuren langa gainditu du, eta, ondorioz, lurralde osoa perimetralki itxita dago.

Bizkaia

Ermua (524,38)Ondarroa (1.050,54)

Gipuzkoa

Arrasate (552,49)Beasain (898,65)Lazkao (958,81)Legazpi (939,47)Lezo (427,63)Oiartzun (540,07)Oñati (514,48)Ordizia (1.052,63)Tolosa (592,78)Urretxu (1.025,04)Zumarraga (753,49)

Horrez gain, 5.000 biztanletik beherako 12 udalerri hauek ere perimetralki itxita daude:

Araba

Eltziego (1739,13)Iruña Oka (1197,77)Bastida (512,49)Legutio (818,78)

Bizkaia

Berriatua (875,10)Berriz (1265,55)Zaldibar (525,45)

Gipuzkoa

Idiazabal (462,18)Ormaiztegi (1097,18)Segura (1630,79)Zaldibia (7358,26)Zegama (1906,64)

Udalerriak itxita egonda ere, ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera.

Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztua izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.

Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.

Kirol arloan, ezingo dira 4 pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu, horietan % 35eko edukiera onartzen baita, eta dutxak bakarka erabiltzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ermua albisteak EAE Muskiz bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Ondarroa Ordizia albisteak Beasain Albisteak Urretxu Elorrio Iruña Oka Berriz Lazkao azken ordukoa Koronabirusa olatu berria