Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19agatik ZIUn dauden pazienteen batez besteko adinak behera egin du

Alberto Manzano ZIUen kontingentzia planaren koordinatzaileak EITBri azaldu dionez, heriotza-tasak eta 80 urtetik gorako gaixoen kopuruak behera egin dute.

Galdakaoko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatea. Artxiboko argazkia: EFE
Galdakaoko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatea.
Galdakaoko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro denean, covid-19aren ondorioz ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) amaitzen duten pazienteen batez besteko adinak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Alberto Manzano ZIUetako kontingentzia planaren koordinatzaileak EITBri azaldu dionez, "oraindik goiz da txertoen eragina nabaritzeko". Ospitaleratutako 80 urtetik gorakoen kopurua eta hildakoen kopurua apur bat jaitsi da, baina gaixoak gero eta gazteagoak direla azaldu du Manzanok. Gainera, iaz ospitaleratutako gaixoen batez besteko adina 63 urtekoa zen, eta orain 60 urtekoa da.

Txostenean, Manzanok denboraren poderioz aldatzen joan diren olatu eta tontor ezberdinak bereizten ditu, eta, datuek erakusten duten bezala, "goranzko bidean gaude".

Koordinatzailearen arabera, zainketa intentsiboetako unitateetan kezkatuta daude kutsatzeen gorakadak (gero eta jarraituagoa) sistema tenkatu ahal duelako. Manzanok ohartarazi duenez, "jarduera sozialaren gorakadak ondorioak ditu".

Halaber, hilkortasun-tasa % 14tik % 13ra jaitsi da, lehen olatuko (2020ko martxotik ekainera bitartean) eta bigarren olatuko hirugarren gorakadako (2020eko abendu bukaeratik 2021eko martxoaren hasierara) datuak alderatuz gero.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea