Publizitatea
Itxi

2021/04/08

11:44

Gizartea

KORONABIRUSA

Txertaketak eten dituzte Reale Arenan AstraZeneca geldiaraztearen ondorioz

O. P. | EITB MEDIA

Egunotan Donostiako estadioan gizarte zerbitzu foraletako 9500 langile eta erabiltzaile AstraZenecarekin txertatzea aurreikusita zegoen

  • Reale Arena estadioa, txertaketa-gune bihurtuta.

    Reale Arena estadioa, txertaketa-gune bihurtuta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasun Ministerioak 60 urtez azpikoak AstraZenecarekin ez txertatzeko erabakia hartu duela jakin ostean, "momentuz, eta kontrakorik esan arte" eten egin dute Donostiako Reale Arena estadioan datozen egunetarako aurreikusita zegoen txertaketa programa; "gaur ez da txertaketarik izango" kartela zintzilikatu dute han gaur.

Foru Aldundiko Gizarte Politiken zerbitzuekin lotutako 400 pertsonek hitzordua zuten gaur AstraZenecaren txertoaren lehen dosia hartzeko. Gainera, aurreikusita zegoen egunotan gizarte politiketako 9500 langile eta erabiltzaile txertatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundia, beraz, Osakidetzaren aginduen esperoan dagoa, behar izanez gero, soilik 60 eta 65 urte bitartean dituztenei txertoa eman ahal izateko hitzorduak berrantolatu ahal izateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena