Publizitatea
Itxi

2021/04/08

16:30

Gizartea

KORONABIRUSA

Gutxienez larunbatera arte luzatu du Osakidetzak Errenteriako baheketa

O. P. | EITB MEDIA

Udalak herritarren erantzuna txalotu du, eta gogorarazi dute beharrezkoa dela aurrez txanda hartzea ilarak saihestu eta segurtasuna bermatu ahal izateko.

  • Udalak esan du herritarren erantzuna "eredugarria" izaten ari dela.

    Udalak esan du herritarren erantzuna "eredugarria" izaten ari dela. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osakidetzak aditzera eman duenez, covid-19a detektatzeko Errenterian pasa den asteartetik martxan den baheketa luzatu egingo da, gutxienez, ostiralera arte.

Orain arte 4.715 PCR froga egin dituzte eta bihar, ostirala, 1.845 pertsonak dute proba egiteko txanda. Osakidetzak gogorarazi du baheketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa dela aurrez txanda hartua izatea eta esandako orduan agertzea, ilarak eratzea saihestu eta segurtasuna bermatu ahal izateko. 

Baheketa pasa den asteartean hasi zen eta, Udalak esan duenez, herritarren erantzuna "eredugarria" izan da. Erantzuna hain izan da zabala, ezen lehen egunetan ilara luzeak eratu baitziren; ondorioz, askok denbora luzez egon behar izan zuten zain. Udalak adierazi du jadanik "ez dagoela apenas ilararik eta ez dela luze itxaron behar".

Txanda eskatzeko deia zabaldu du Udalak, eta "azken egunotan baino errazago" dagoela azaldu du.

Errenterian bigarren baheketa dute oso denbora laburrean; izan ere, martxoaren 3an Osakidetzak covid-19a atzemateko probak egitera deitu zituen herriko Egiluze sagardotegian martxoaren 27an bazkaldu zutenei, eta bi egun geroago, astelehenean, beste baheketa baterako deia egin zien Zumardiko, Diputazio plazako eta inguruko tabernetan martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean ibili zirenei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;