Publizitatea
Itxi

2021/04/10

17:41

Gizartea

KORONABIRUSA

Asteartean iritsiko dira Janssenen lehen txertoak espainiar Estatura

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Apiriletik ekainera bitartean, txerto honen 5,5 milioi dosi iritsiko dira. AstraZenecaren inguruan, berriz, lasaitasunerako deia berretsi du Darias ministroak.

  • Janssenen txertoa.

    Janssenen txertoa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak aurreratu duenez, asteartean iritsiko dira Janssenen (Johnson & Johnson) txertoaren lehen dosiak. Ziur asko, 300.000 izango dira.

Osasun Ministerioaren aurreikuspenen arabera, 5,5 milioi txerto bidaliko ditu Janssenek apirila eta ekaina bitartean. "Asteartean, lehen orduan, iritsiko dira txerto horiek, eta, hasiera batean, txertaketa-estrategiaren azken eguneraketaren arabera aplikatuko dira, RNAren tipologia berean; hau da, 80 urtetik beherakoentzat", azaldu du ministroak larunbat honetan Kanaria Handiko Unibertsitate Ospitalera egindako bisitan.

Bestalde, lasaitasunerako deia egin die berriz ere AstraZenecaren txertoaren lehen dosia jaso dutenei.

Dariasek azaldu duenez, AstraZenecaren txertoaren bigarren dosiarekin zein prozedura jarraitu aztertzen ari dira adituak. Gobernuak hartuko duen erabakia "ebidentzia zientifikoaren eskutik" etorriko dela eta oraindik erabakirik onena hartzeko denbora badagoela azpimarratu du.

Hainbat aukera daudela gogorarazi du Dariasek: batetik, txertatuak lehen dosiarekin uztea, babes-portzentajea % 70ekoa baita; eta, bestetik, bigarren dosi bat jartzea, beranduago, RNA motako beste txerto batekin -Pfizer eta Moderna-, beste herrialde batzuek erabaki bezala, Alemaniak edo Frantziak, esate baterako.

"Edonola ere, kasua aztertzen ari diren adituen eskutik emango dugu erabakiaren berri, eta, beraz, lasaitasuna eskatu behar dugu. Eragiten dien pertsonek erantzun segurua eta koherentea izango dute ".

Ministroak bereziki azpimarratu nahi izan du txerto guztiak seguruak eta eraginkorrak direla, eta bizitzak salbatzen dituztela. Formula bakoitzaren bertuteak maximizatzen ari direla azaldu du, onuragarrienak izan daitezkeen kolektiboei bideratzeko.

Dariasek aukera hori mahai gainean jarri ez badu ere, azken egunotan aditu batek baino gehiagok esan dute AstraZenecarekin jarri beharko litzaikeela bigarren dosia, lehena hala jarri zaienei, pauta luzatuta, agian. Hau da, 12 aste baino beranduago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena