Publizitatea
Itxi

2021/04/14

15:02

Gizartea

IRUZURRA

Datuak lapurtzeko birusa duten mezuak bidaltzen ari direla ohartarazi dute

EITB MEDIA

Kontsumobideren arabera, biktimek jasotzen dituzten mezuetan pakete bat entregatzean edo banku-konturen batekin arazoak izan direla esaten da.

  • Mugikorra.

    Mugikorra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak SMS, WhatsApp eta mezu elektronikoen bidez mezuak bidaltzen ari direla ohartarazi du. Mezu horietan, birus bat edo troiar bat deskargatzea eragiten duen esteka batean klik egitea eskatzen da, datuak eta pasahitzak lapurtzeko.

Biktimek jasotzen dituzten mezuetan pakete bat entregatzean edo banku-konturen batekin arazoak izan direla esaten da, Santander bankuarekin eta Bitcoinen kontuekin lotutakoak, esaterako.

Pakete baten zain egon ezean edo abisua bezero ez den ustezko erakunde batetik jasoz gero, mezuak ezabatzeko gomendatu du Kontsumobidek.

Zalantzarik izanez gero, banketxearekin zuzenean harremanetan jartzea da onena, "baina inola ere ez" estekan klik eginez, ordenagailua edo gailu mugikorra infekta daitekeelako.

Azkenik, azpimarratu du banketxeek ez dutela "inoiz" datu pertsonalik eskatuko sistema horren bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena