Publizitatea
Itxi

2021/04/15

16:22

Gizartea

Pandemia

Hamar argudio covid-19aren txertoarekin eszeptikoak direnak konbentzitzeko

EITB Media | Agentziak

Universitat Oberta de Catalunyako ikertzaileek argudio zientifikoetan oinarritutako dekalogoa sortu dute.

  • Covid-19aren kontrako txertoa

    Covid-19aren kontrako txertoa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) ikertzaileek dekalogo bat sortu dute, koronabirusaren kontrako txertoarekin eszeptikoak direnak argudio zientifikoen bidez konbentzitzeko.

Adituen ustez, "egiazko informazioa, kontrastatua eta testuinguruan kokatutakoa" beharrezkoa da gizartea motibatzeko eta txertaketa masiboen arriskuak azaldu ahal izateko. Berebiziko garrantzia du informazio egokia izateak, esaterako, AstraZenecaren eta Janssenen txertoek tronbosia eragiten ote duten argitzeko.

Bada, banaketa arazoak alboratuta eta arrazoi zientifikoetan oinarritua, 10 puntuko gida osatu dute UOCeko ikertzaileek:

1. Sendagai guztiek dituzte albo kalteak, baina onurak arriskuak baino askoz gehiago dira.

2. Txertaketa hasi zenetik, zahar etxeetako heriotzak modu drastikoan murriztu dira.

3. Txertoak terapia seguruena dira eta horien balizko arriskuak murritzak dira.

4. RNAn oinarritutako txertoak duela hogei urtetik ikertzen dira.

5. Covid-19aren arriskua, sarritan heriotza arriskua, txertoak tronbosia eragiteko duena baino askoz handiagoa da.

6. Txertaketa masiborik ez egiteak pandemia asko luzatuko luke. Ziurtasunik ez dagoen arren, ezer ez egiteak ez du egoera hobetuko.

7. Txertaketa masiboek normaltasunerako bidea ahalbidetuko dute.

8. Lehenengo dosia jasota erreakziorik izan ezean, zaila da bigarren dosiak ondorio esanguratsurik eragitea.

9. Osasun langileak eta adindunak izan dira txertoa hartzen lehenengoak, eta ez dute albo ondorio larririk jasan.

10.  Txertoa hartzea ekintza altruista da: norbera babesteaz gain, gizartea babesteko apustua egiten da. Besteak beste, txertoa hartu ezin duten pertsona immunodeprimituen osasuna bermatzen da txertaketa masiboen bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena