Gizartea -

Operazioa, zabalik

Beste sei pertsona, bost adingabe, auzipetu dituzte Kopako finalaren istiluengatik

Aurrez, lau pertsona atxilotu zituzten Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak. Bilboko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak zehaztu duenez, gainera, "operazioa zabalik dago".

Apirilaren 3an, Bilbon, izandako istiluak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Edukiontziak erre zituzten Poza Lizentziatuaren kalean.
Apirilaren 3an, Bilbon, izandako istiluak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Arregi Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak jakinarazi duenez, beste sei pertsona, tartean bost adingabe, auzipetu dituzte joan den apirilaren 3an, Errege Kopako finalaren egunean Bilbon izandako istiluengatik.

Aurrez, lau pertsona atxilotu zituzten Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak arrazoi beragatik. Zinegotziaren hitzetan, "Udaltzaingoak bost lagun auzipetu ditu, eta Ertzaintzak bestea. Dena den, ikerketa zabalik dago oraindik".

Arregik eta Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak 2020ko delituen balantzea egiteko Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Batzordea zuzendu dute. Bertan, biharko, Errege Koparen finalerako, prestatu duten dispositiboaz mintzatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ertzaintza Errege Kopa San Mames Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa