Gizartea -

Gipuzkoa

Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako salaketetako bat artxibatu egin dute

Hainbat modelori sexu-gehiegikeriak egitea egotzita epaitu behar dute argazkilari donostiarra. Alabaina, auzi horretatik kanpo geratu diren beste lau kasutan zigortu dute jada.

Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Auzitegiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Auzitegiaren aurrean.
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Auzitegiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kote Cabezudo argazkilari donostiarrari 47 delitu leporatu dizkiote, besteak beste, hainbat modelori sexu-gehiegikeriak egin izana, eta epaiketaren zain dago oraindik. Alabaina, auzi nagusitik kanpo geratu diren beste zenbait kasu ireki zizkioten.

Dagoeneko, lau aldiz zigortu dute justiziari trabak jartzea, auzitegian agiria faltsuak aurkeztea eta desobedientzia delituak egotzita.

Alabaina, denbora tarte horretan biktimek bere kontra jarritako bi salaketa artxibatu dituzte. Azkenaren berri orain eman dute. Biktima baten irudia Interneteko webgune batetik kentzeko epaileak 2017ko urtarrilean eman zion agindua bete ez zuela egotzi zioten, baina zerbitzari horren kudeatzeaz arduratzen den baieztatu du argazki hori 2017ko otsailetik ez dagoela ekuragarri eta epaileak salaketa artxibatzea erabaki du orain.

Horrez gain, beste bi salaketagatik epaiketaren zain dago oraindik: adin txikiko baten bideoa YouTubetik ez kentzeagatik eta beste biktima batzuen argazkiak saretik ez ezabatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak