Publizitatea
Itxi

2021/04/20

18:47

Gizartea

Koronabirusa

Bigarren dosiaren txertaketa ez atzeratzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Pertsona gehiago immunizatzeko asmoarekin, gobernu autonomiko batzuek txerto ezberdinen bigarren dosia emateko epea atzeratzea proposatu zuten.

  • Erizain bat lagun bati txertoa jartzen, Illunben.

    Erizain bat lagun bati txertoa jartzen, Illunben. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19ari aurre egiteko txertoen bigarren dosia enpresa-farmazeutikoek zehaztutako epeetan ematen jarraitzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak, EFE agentziak zabaldu duenez.

Denbora tarte laburragoan ahalik eta pertsona gehien immunizatzeko asmoarekin, zenbait autonomia erkidegok Pfizerren eta Modernaren txertoen bigarren dosia emateko epea 6 eta 8 astera arte zabaltzea proposatu zuten 79 urtetik beherako herritarren artean.

Proposamena arratsalde honetan egindako bileran aztertu dute, baina orain arte bezala jarraitzea adostu dute.

Hortaz, Pfizerren bigarren dosia 21 egunen buruan emango dute; eta Modernarena, 28 egun igarotzean. AstraZenecaren kasuan 12 aste pasatu behar dira bigarren dosia emateko.

Lurraldeen arteko Osasun Kontseilua asteazken honetan bilduko da eta bertan berretsiko dute, ezustekorik ezean, Osasun Publikoaren Batzordearen ebazpena.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena