Gizartea -

indarkeria matxista

Sei urteko kartzela-zigorra, Irungo taberna batean emakume bat bortxatzeagatik

Fiskaltzak 15.000 euroko kalte-ordaina eta zortzi urtez zaintzapeko askatasuna eskatu du akusatuarentzat.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du gizon batentzat, 2018ko San Martzial jaietan Irungo taberna batean emakume bati sexu-abusuak egin izana egotzita.

Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazioaren idatziaren arabera, ekainaren 23ko gauean, biktimak eta auzipetuak aipatu lokalean topo egin zuten, "jaiak zirela-eta musika eta edari artean".

Egun batzuk geroago, ekainaren 27an, emakumeak salaketa jarri zuen, Fiskaltzak sexu-abusuaren delitutzat jo dituen gertaerengatik.

Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat. Halaber, kaltetuari 15.000 euroko kalte-ordaina emateko eskatu du, eta kartzelatik ateratakoan zortzi urtez zaintzapeko askatasuna izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Irun argazkiak Albisteak Sexu erasoak