Gizartea -

Arkeologia

Duela 29.000 urte ehizatutako mamut baten eskapula aurkitu dute Isturitzen

Ez dira haitzuloan aurkitu dituzten lehen hazurrak eta aurretik topatutako arrastoek frogatu dute orduko gizakiak materialekin salerosketan aritzen zirela.

Ikerlariak, Isturitzen. Argazkia: EFE
Ikerlariak, Isturitzen
Duela 29.000 urte ehizatutako mamut baten eskapula aurkitu dute Isturitzen

1:21

Berezi Fernandez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlariak Isturitzen (Nafarroa Beherea) agertutako mamut baten eskapularen aurkikuntza ikertzen ari dira. Animalia duela 29.000 urte ehizatu zuen gizaki talde batek.

Ez da, baina, Isturitzeko aztarnategian egin den lehen aurkikuntza esanguratsua. Izan ere, 1998an antzeko hezurrak aurkitu zituzten. Egin berri duten azken ikerketan, gainera, mamuten arrasto gehiago aurkitu dituzte eta oraindik ez dute argitu guztiak animalia berarenak diren edota espezie bereko animalia gazteago batenak izan daitezkeen.

Aritza Villaluenga adituaren esanetan, haitzulo nafarra “balio ez zuena biltzeko gordailu gisa erabili izan zuten. Interesgarria da jakitea ordurako, duela ia 30.000 urte, ordenaren logikarekin jokatzen zutela”.

Beste alde batetik, Journal of Anthropological Research aldizkari zientifiko estatubatuarrean irakur daitekeen artikulu baten arabera, Isturitzen egindako aurkikuntzek agerian uzten dute orduko gizakiek jarduera ekonomikoak jorratzen zituztela. Alegia, tresnak egiteko material onenak bilatzeaz gain, horiekin trukeak egiten zituztela, gaur egun gutxi ikertu diren harreman sozialak eraikiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Historia