Gizartea -

Mugikortasuna

Donostia '30 Hiria' izango da maiatzaren 11tik aurrera

Donostiako sarreretan seinaleak ezarriko ditu Udalak, 30 km/h-ko muga orokorra iragartzeko oharra dutela, eta berariaz seinalatuko ditu salbuetsitako bideak.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia '30 Hiria' izango da maiatzaren 11tik aurrera hirigune osoan, eta 30 km/h-ko abiadura muga duten bideen kopurua % 63,5koa izango da, Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

Horrela, batez ere bizileku diren aldeak eta bigarren mailako bideak dituzten zonetan trafikoa lasaiagoa izango da; Donostiako sarreretan, berriz, araudiak 50 km/h-ko abiaduran ibiltzeko aukera ematen du duten konfigurazioagatik.

Mugikortasuneko zinegotzi Pilar Aranak adierazi duenez, “araudi hori bat dator Udalaren planteamenduarekin, hau da, oinezkoari eta garraiobide sostengagarriei lehentasuna emango dien hiri baterantz jotzeko planteamenduarekin”.

Araudi hori Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) bultzatutako 970/2020 Errege Dekretua beteta ezarriko da. Dekretu horren helburua, besteak beste, hirietako bideetako ezbehar kopurua murriztea da.

Hala, Donostiak 30 km/h-ko abiadura muga izango du bide guztietan, garraio publikoan eragin handia dutenetan izan ezik, horien murriztapenak funtzionamendu egokiari kalte egiten badio (40 km/h-ko muga izango dute). Donostiara sartzeko bideetan muga 50 km/h-koa izango da, araudiak ezartzen duen bezala.

Donostiako % 88,5ak, beraz, 30 km/h-ko edo gutxiagoko abiadura muga izango du; beste % 11,5, berriz, hiri barruko garraio publikoko korridore nagusien zati diren bideek edo Donostiako ardatz nagusietakoak direnek osatuko dute, biztanleria dentsitate handiko eremuetan ez badaude:

Donostiako sarreretan seinaleak ezarriko ditu Udalak, 30 km/h-ko muga orokorra iragartzeko oharra dutela, eta berariaz seinalatuko ditu salbuetsitako bideak, eta berriz ere gogoraraziko du muga orokorra haiek bukatzean.

Halaber, seinale berezi bat izango dute ikastetxeen segurtasuna bermatzeko beste muga duten eremuek.

Herritarrek Geodonostia aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango dute informazio mapa hori guztia Udalaren web orrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak