Gizartea -

hirigintza

Bilbok aisialdia sustatuko du itsasadarraren ertzetan

Udalak tarteak bereiziko ditu Itsasadarraren ibilbide osoan zehar, bakoitzari eman nahi dion erabileraren arabera.

Bilboko Itsasadarra. Argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Itsasadarra. Argazkia: Bilboko Udala
Ibaizabalen inguruan aisialdirako aukerak bultzatu nahi ditu Bilbok

1:34

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak itsasadarrean aisialdia sustatzeko analisiaren ondorioak aurkeztu ditu. Helburuetako bat da itsasadarraren ertzetan aisialdi jasangarria sustatzea, irisgarria eta doakoa.

Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak analisi honen garrantzia nabarmendu du, "ingurunea sakon ezagutzeko modua ematen baitigu, eta aldez aurreko ezinbesteko urratsa baita, zalantzarik gabe, itsasadarra gure hiriaren ardatz dinamizatzaile bihurtzeko".

Udalak garapen jasangarriko proiektu bat eman nahi dio itsasadarrari, ardatz gisa berreskuratu, eta aisialdia indartzeko. Gainera, aurrerantzean ere espazioaren berreskurapen naturalarekin jarraitzeko asmoa dute, eta horren ezagutza eta ikerketa sustatzekoa.

Inguruneari buruzko ezagutza eskuratuta, Udalak tarteak bereiziko ditu itsasadarraren ibilbide osoan zehar, bakoitzari eman nahi dion erabileraren arabera. Hala, natur intereseko gune izendatu ditu Bolueta-Abusuko eta Kadagua-Zorrotzako ibaiertzak, eta biodibertsitateari lehentasuna emango dio, giza jardueraren aldean.

Zenbait ingurune erabilera askotarikoak izatea ere proposatu dute, hala nola Areatza, Martzana, San Inazioko erriberako pasealekua eta Zorrotza zein Zorrotzaurren garatzekoak diren beste batzuk.

Azterlanak barne hartzen dituen proiektu estrategikoen artean dira Zorrotzaurreko hiri-hondartza, Itsasadar Digitala, Kai-mutur Lehorra (jatetxe-gunea izan dadin) eta Zorrotzako Muturrean aisialdirako gune bat abiaraztea.

Bilboko Udalak pasealekuak eta egonaldirako guneak sustatzea ere aurreikusi du, oinezkoen ibilbideari lehentasuna emanez, betiere. Zehazki, uste pasealeku kopurua % 20 haziko dela itsasadarraren ertzetan.

Bestalde, espazio horietan zuhaitzak eta landareak landatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Itsasadarra Bilboko azken albisteak Euskal herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Aisia