Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan, bikotekideari eta semeari kalean eraso egiteagatik

Udalak erasoa gaitzetsi du eta mugimendu feministak asteartea honetan deitu duen elkarretaratzea parte hartzeko deia egin du.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu zuten atzo Zornotzan, bikotekideari eta semeari eraso egiteagatik, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez.

Erasoa Konbenio kalean gertatu zen, 20:45 inguruan. Udaltzaingoek atxilotu zuten gizona, eta ondoren Ertzaintzaren esku utzi zuten. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera, eta honek karguekin aske uztea ebatzi du.

Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, herriko bizilagunek jasandako eraso matxista gaitzetsiz eta biktimari "behar duen guztian" laguntza eskainiz.

Halaber, Zornotzako mugimendu feministak erasoa salatzeko astearte honetan egingo duen bilkura babesten duela jakinarazi du eta bertan parte hartzeko deia egin dei herritarrei. Elkarretaratzea Erreferendum plazan egingo dute, 19:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa Durangaldea gaur