Gizartea -

Alarma egoeraren amaiera

Botiloiak desegin dituzte Bilbon, Berrizen, Getxon, Leioan, Lemoan eta Ordizian

Halaber, hamar kontainer erre dituzte Eibarreko hirigunean eta bi Bilboko Txotena kalean.

Agente bat eta gazte bat, Bilbon. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Agente bat eta gazte bat, Bilbon
Gazte ugari eta poliziaren presentzia nagusi, gauerditik aurrera, Bilbon eta Getxon

0:41

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek hainbat botiloi desegin ditu goizaldean Bilbon, Berrizen, Getxon, Leioan, Lemoan eta Ordizian, besteak beste. Alarma egoera bertan behera gelditu eta orduetara, poliziak hainbat identifikazio egin ditu EAEko herrietan eta hirietan.

Hala, 00:00etatik aurrera hainbat bilkura izan diren arren, Segurtasun Sailak adierazi du ez dela “istilu aipagarririk” gertatu.

Leioan, 02:30ean, hainbat pertsona bildu dira Artazako parkean eta horietako batzuek objektuak jaurti dizkiete Babes Zibileko bi patruilari. Brigada Mugikorreko langileak ere bertaratu dira eta, orotara, hiru pertsona identifikatu dituzte kalean edateagatik eta errespetu faltengatik. Ez da zauriturik egon.

Beste hainbat tokitan Ertzaintzak eta Udaltzaingoek hainbat pertsona kontzentrazio desegin dituzte, kalean edatea debekatuta dagoela gogoraraziz. Besteak beste, Getxon, Berrizen, Bilbon (Artxanda), Arrigorriagan, Santurtzin, Ordizian eta Lezon jazo dira gertakariok eta, gehienetan, jendeak alde egin du patruilak bertaratu orduko.

Hainbat identifikazio eta isun proposamen jazo dira, 55 gauerditik aurrera, maskara ez erabiltzeagatik eta kalean edateagatik guztiak.

Kale-edana, Getxon

Hainbat gazte, Getxon. Argazkia: EFE

Kontainerrak erre dituzte Eibarren eta Bilbon

Halaber, Eibarreko hirigunean hamar kontainer erre dira eta Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Suhiltzaileak bertan izan dira suteak itzaltzen.

Gainera, Bilboko Txotena kalean bi kontainerrek su hartu dute eta ondoan zegoen auto bati kalteak eragin dizkio suteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Getxo Santurtzi Eibar Gizartea Eguneko albisteak Leioa Arrigorriaga Ordizia Albisteak Lezo Lemoa Berriz Alarma egoera Zehapenak Euskadin