Gizartea -
Istripua Araban
Pertsona bat hil da Laudion hiru autoren arteko istripuan
Beste bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra A625 errepidean jazo da.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da A625 errepidean, Laudio (Araba) parean, hainbat autoren arteko istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 10:55ean jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru autok talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, bi gidari harrapatuta geratu dira, eta, zoritxarrez, horietako bat bertan zendu da; bestea ospitalera eraman dute, zaurituta.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, eta zirkulazioa Arrankudiagatik eta Okondotik bideratu dute.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko.