Gizartea -

Istripua Araban

Pertsona bat hil da Laudion hiru autoren arteko istripuan

Beste bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra A625 errepidean jazo da.

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Aiaran. Argazkia: Iker Salgado.
Istripuaren tokia
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Aiaran. Argazkia: Iker Salgado.

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da A625 errepidean, Laudio (Araba) parean, hainbat autoren arteko istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 10:55ean jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru autok talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, bi gidari harrapatuta geratu dira, eta, zoritxarrez, horietako bat bertan zendu da; bestea ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, eta zirkulazioa Arrankudiagatik eta Okondotik bideratu dute.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Amurrio Araba Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak Gorobel magaleko kuadrilla