Publizitatea
Itxi

2021/05/13

09:05

Gizartea

OSPITALEKO PAILAZOAK

Irribarrea da ospitalean dauden haurren sendagairik onena

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Saioa Aizpurua AlgaraKlown elkarteko kideak uste du ezinbestekoa dela gaixorik dauden haurrekin aurrez aurreko saioei berriz ekitea, haurrengan duen eragina oso baliagarria baita.

  • Etxean gaixorik dagoen haur bat pailazoekin hizketan.

    Etxean gaixorik dagoen haur bat pailazoekin hizketan. Argazkia: AlgaraKlown

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, maiatzak 13, Ospitaleratutako Haurren Eguna den honetan, Saioa Aizpurua AlgaraKlown elkarteko kidearekin hitz egin du EITB Mediak. Umorea, alaitasuna eta goxotasuna ardatz harturik, urteak daramatzate Donostia Ospitalean gaixorik dauden umeei irribarrea ateratzen, hori baita, askotan, sendagairik onena.

Pandemiak ospitaleko pailazoen lanean zer-nolako eragina izan duen, eta, batez ere, erietxean dauden haurren egunerokotasunean nola eragin duen kontatu digu Aizpuruak. "Egoera berri honekin, gure lana bertan behera geratu da", esan digu.

Horren aurrean, ospitalean gaixorik dauden haurrekin aurrez aurre egoteko aukerarik izan ezean, beste formula bat bilatu behar izan dute pailazoek: bideo-deiena. "Horrela, gure lanari jarraipena eman ahal izan diogu; izan ere, gure lanak haurrengan duen eragina oso baliogarria da", aitortu du.

Pandemiak erabat aldatu du haurrekin lan egiteko modua, eta Aizpuruak argi du: "Gure lanerako, aurrez aurreko saioak egitea eta horietan sortzen den harremana ezinbestekoak dira". Oraingoz, baina, bideo-deien bidez harreman horri eustea lortu dute, baita saioen iraupena luzatzea ere.

Dena dela, AlgaraKlown elkarteko kideak esan du pailazoen nahia dela "pixkanaka ospitaleko ateak zabaltzea eta haurrekiko harreman zuzena berreskuratzea".

Egunotarako ekimen dibertigarri bat jarri dute abian, Lauaizeta Ikastolako ikasleekin batera. Pailazoek, Ospitaleko langileek eta ikasleek Tik Tok ugari grabatu dituzte #AlgaraBatHemendikHara etiketapean, gero, ingresatuta dauden haurrei helarazteko. Gainera, mundu guztiari dei egin die Tik Tok horiek partekatu, berriak sortu eta "egun batez pailazo" izateko.

Hona hemen AlgaraKlown elkarteak egin duen Tik Tok-etako bat:

@algaraklown

Algaraklownen Lehen tiktok ##díainternacionaldelainfanciahospitalizada ##AlgaraBatHemendikHara ##Algaraklown #M#13 #O#spitaleratutakoHaurratenEguna

¿ nh¿c n¿n - Miu - Mai_crystal

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;