Itxi

Gizartea

FAKE NEWS

WhatsApp ez da ordaindu beharko eta logoa ez da urdin jarriko 10 mezu bidaliz gero

EITB MEDIA

Maldito Bulok gezurtatu egin du mezua, eta gutxienez 2018tik sarean zabaltzen ari dela baieztatu du.

  • WhatsApp ez da ordaindu beharko eta logoa ez da urdin jarriko 10 mezu bidaliz gero

    WhatsApp ez da ordaindu beharko eta logoa ez da urdin jarriko 10 mezu bidalita. Irudia: maldita.es

Azken egunotan bolo-bolo dabil mezu bat esanez larunbatetik aurrera WhatsApp ordaindu egin beharko dela. Gainera, 10 aldiz mezu hori bidaliz gero, hori ekidin dezakezula dio, eta zure logoa urdin jarriko dela. Informazio hori guztiz faltsua da.

Ez da berria iruzur hau, aspalditik baitabil Interneten. EITB Mediak fake news-ak geldiarazten bidelagun duen Maldita.es-ek (Maldito Bulo atalaren bidez) gezurtatu egin du mezua; izan ere, WhatsApp plataformarekin harremanetan jarri da, eta "istorio hau erabat faltsua" dela baieztatu dute .

2018an Guardia Zibilak txio bat argitaratu zuen bulo honen itzulerari buruz ohartarazteko, eta ez partekatzeko eskatzen zuen:

Maldita.es-en arabera, 2012an Internautaren Segurtasun Bulegoak (ESI) orain zabaldu den mezuaren oso antzekoa gezurtatu zuen. Mezu hark ondorengoa zioen: "WhatsApp 0,01 € kostatuko da. Bidali mezua 10 laguni. Egiten duzunean argia urdin bihurtuko da". ESIak gomendatzen du horrelako mezuak ez birbidaltzea eta iturri ofizialekin egiaztatzea.

Gainera, konpainiak ondorengoa dio bere ohiko galderen artean: "Zuk eta hartzaileak bakarrik irakurri ahal izango duzue zer bidaltzen den, eta beste inork, ezta WhatsAppek berak ere ezin izango du irakurri". Beraz, WhatsAppek ezin du jakin zenbat pertsonarekin partekatu duzun mezu jakin bat.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena