Gizartea -
Txertaketa
EAEko herritarren % 44k txertoaren lehen dosia jaso dute
Osakidetzak 350.000 pertsonari baino gehiagori jarri dizkie txertoaren dosi guztiak. 50-59 urte artean, biztanleen % 29ri jarri diete lehen dosia.
EITB MEDIA
Oro har, Osasun Sailak gaur eguneratu duen azken txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin jada 760.668 Pfizer-BioNTech dosi inokulatu dira (horietatik 298.232 bigarren dosian eta 2843 dosi bakarrean), 106.555 Moderna dosi (horietatik 29.056 bigarren dosietan eta 1614 dosi bakarrean), 263.494 AstraZeneca dosi (horietatik 5012 dosi bakarrean) eta 13.618 Janssen, dosi bakarrean.
Pfizer-BioNTech, Moderna eta AstraZeneca txertoen dosi bakarrak dagoeneko gaixotasuna pasa duten 9469 pertsonari dagozkionak dira, horiei dosi bakarra jarriko baitzaie.
Adinaren arabera, 80 urtetik gorakoen % 100ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, ehunekoa % 95,2koa da; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 88,4koa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 28,8koa.
Immunizazio osoa duten pertsonen tasa % 99,1ekoa da 100 urtetik gorakoen artean, % 99,2koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean, eta % 99,5ekoa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Poretzentajea % 49,2ra eta % 7,1era jaisten da 70 eta 79 urte bitarteko eta 60 eta 69 urte bitartekoetan, hurrenez hurren, eta % 8,4koa da 50 eta 59 urte bitarteko pertsonen artean.
Osasun zentroetako profesional eta egoiliarren eta Osakidetzako profesionalen % 100ek bigarren dosia jaso du dagoeneko; ehuneko hori % 88,3koa da osasun-zentro pribatuetan eta osasun-garraioko zentroetan. Azken talde horretan, % 99,3k dute jarrita lehen dosia.
Bestalde, 55 urtetik beherako Ertzaintzako agenteen % 100ek txertoaren lehen dosia jaso dute, eta adin horretatik beherako beste zerbitzu soziosanitario batzuetako profesionalen eta erabiltzaileen % 100ek ere bai. Unibertsitatez kanpoko hezkuntzan, 55 urtetik beherakoen % 100ek ere jaso du dagoeneko lehen dosia.
Euskadik 1.190.400 txerto jaso ditu orain arte, eta bigarren dosirako 26.400 dosi erreserbatu ditu Pfizerren kasuan eta 15.750 Modernaren kasuan. Une honetan AstraZenecaren 17.037 ere gordeta daude, guztira 59.187, beraz.