Gizartea -

KORONABIRUSA

50 urtetik beherakoen txertaketa masiboa ekainean hasiko dela esan du Sanchezek

Talde immunitatea lortzeko 93 egun falta direla adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Erizain bat gizonezko bati txertoa ematen Bartzelonako Fira txertaketa-zentroan. Argazkia: EFE.
Erizain bat gizonezko bati txertoa ematen Bartzelonako Fira txertaketa-zentroan
Erizain bat gizonezko bati txertoa ematen Bartzelonako Fira txertaketa-zentroan. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ekainean 50 urtetik beherakoen koronabirusaren aurkako txertaketa masiboa izango dela adierazi du.

Sanchezek txertaketa prozesua izan du hizpide astelehen honetan eta taldeko immunitatea lortzeko 93 egun falta direla esan du.

Espainiako gobernuburuaren ustez, kutsatzeak murrizteko datuak oso adierazgarriak dira eta, hala, joan den ostiralean intzidentzia-tasa metatua 35 puntutik gora jaitsi zela gogorarazi du, % 18,4.

Horri txertaketaren erritmoa gehitu dio, eta markak hautsi direla esan du, joan den astean ia 612.000 dosi eman baitzituzten egun bakarrean, eta ia 3 milioi dosi zazpi egunetan.

Osasun sistema datozen asteetan erritmo hori gainditzeko gai dela esan ostean, astelehen honetan jarraibide osoa duten zazpi milioi pertsona eta dosi bakarra duten hamabost milioi pertsona (biztanleriaren % 31) gaindituko dituztela gogorarazi du.

Erritmo hori dela eta, ekainean 50 urtetik beherakoen txertaketa masiboa hasiko dela bermatu du.

Bestalde, Sanchezek ziurtagiri berde digitalaren garrantzia azpimarratu du eta funtzionamenduaren probaren lehen emaitzak oso positiboak izaten ari direla jakinarazi du.

Ziurtagiri hori ekaina amaitu baino lehen erabili ahal izatea espero dute, eta turismoarentzat aparteko albistea izango dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa