Gizartea -
Susmagarri nagusia da
Bartzelonan hilik aurkitu duten emakume baten senarraren bila daude
Poliziak esan duenaren arabera, biktimaren anaiak 12.45ak inguruan deitu die bere arreba hilik aurkitu duela ohartaraziz.
Erredakzioa
Bartzelonako Navs eta Puig-Reig herrien arteko errepidean dagoen masia batean hilik aurkitu duten emakume baten senarra bilatzen ari da Polizia susmagarri nagusi gisa.
54 urteko emakumearen anaiak aurkitu du gorpua odol artean, bidean bere koinatuarekin topo egin ostean. Kotxea etxean utzi eta oinez alde egin du gizonak.
Anaiak Poliziari abisua eman eta bertara iritsi direnean ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko. Emakumeak indarkeria zantzuak zituen.
Lehen ikerketen arabera, emakumea objektu sendo batekin jasotako kolpe baten ondorioz hil da. Susmagarri nagusiak, senarrak, arazo psikologikoak zituen eta aspalditik depresioarekin zegoen.
Oraindik konfirmatzeke dago indarkeria matxistaren beste biktima bat den ala ez, izan ere, orain hiru egun Gironan beste erahilketa bat gertatu da.