Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Asturiasen

Hilketa matxista Pola de Laviana udalerrian jazo da. Emakumeak 48 urte zituen.

N. B. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du tiro batez Pola de Lavianan (Asturias), Guardia Zibilak Efe albiste-agentziari jakinarazi dionez. Emakumeak 48 urte zituen.

Gizona, 51 urtekoa, atxilotu dute, hilketa egotzita, Guardia Zibilaren arabera.

Gertakariak 04:20 aldera izan dira, Tarna mendatea kaleko 3. atariko etxebizitza batean, ikerketaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez.

Bikotearen 20 urteko semeak eman dio hilketaren berri Guardia Zibilari.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Asturias Erailketak