Gizartea -

2021/2022

Ikasturtea Nafarroan goizeko ordutegi jarraituarekin hasiko da

Nafarroako Hezkuntza kontseilariak adierazi duenez, ez dute baztertzen ordutegi jarraitua eskolaz kanpoko jarduerekin, ordutegi zatituarekin edo ikastaro arrunt batekin.

Nafarroako ikastetxe bateko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleak. Argazkia: EFE.
Nafarroako ikastetxe bateko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleak.
Nafarroako Gobernuak izurritearen aurkako neurriei eutsiko die 21/22 ikasturte hasieran

1:17

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021/2022 ikasturtea Nafarroan goizeko ordutegi jarraituarekin hasiko da, "osasun-agintariek arrisku epidemiologikoak hala eskatzen duela uste duten bitartean". Hala ere, Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuak esan du ez direla baztertzen beste ordutegi batzuk, hala nola, ordutegi jarraitua eskolaz kanpoko jarduerekin edo ordutegi zatitua.

Gimenok datorren ikasturterako kontingentzia plana aurkezteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Hezkuntzak "aurrez aurreko hezkuntzarekiko konpromisoa berritzen du" eta "ez dute baztertzen ikasturte arrunta izatea ikastetxe bakoitzak ezarrita duen ordutegiarekin".

"Pandemiaren bilakaera dela eta, osasun agintariek baldintza desberdinak ezarriko balituzte, protokoloa egoera berrira egokitu beharko litzateke", esan du.

Hala, iazko ikasturtearekin alderatuta, "egoera epidemiologikoak hala eskatzen badu, ordutegiari dagokionez aldaketak sartzeko aukera aurreikusten da". Eta, sailburuak zehaztu duenez, ikasturteko bi une zehatzetan izango litzateke. "Hilabeteko epea izango da ikastetxeen, irakasleen eta garraio eta jantokiko zerbitzu osagarrien ordutegiak behar besteko bermeekin berrantolatu ahal izateko", azaldu du, eta aldaketak "urriko lehen hamabostaldian edo Gabonetako oporren ondorengo lehen hamabostaldian" egin ahal izango direla gaineratu du.

Hezkuntza Sailak bi egoera desberdin aurreikusten dituela azaldu du sailburuak. Alde batetik, irakaskuntza-jarduera presentziala etapa eta ikasturte guztietan, pandemiaren bilakaeraren arabera. "Egoera horren barruan, bi egoera daude: bata, neurriak lasaitzeko, eta, bestea, normaltasunera itzultzeko aukera", azaldu du.

Bigarren aukera, zentro bat, batzuk edo guztiak erabat ixtea izango litzateke, osasun-agintariek zehaztutakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Umeak Koronabirusa