Gizartea -

Munduari bira

"Magallaes-Elkano" ibilbidea bultzatzeko batu dira EAE eta beste lau erkidego

Ekimenaren helburua da lurralde horien turismoa sustatzea, Andaluziatik Gipuzkoako kostaldera, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.

Magallaes-Elkano ibilbide turistikoaren aurkezpena Fitur turismo azokan. Argazkia: EFE.
Magallaes-Elkano ibilbide turistikoaren aurkezpena Fitur turismo azokan.
Magallaes-Elkano ibilbide turistikoaren aurkezpena Fitur turismo azokan. Argazkia: EFE.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk, Gaztela eta Leonek, Extremadurak, Gaztela-Mantxak eta Andaluziak indarrak batu dituzte "Magallaes-Elkano" ibilbide turistikoa sustatzeko, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.

Fitur erakusketan aurkeztu dute Getaria (Gipuzkoa) eta Sanlucar de Barrameda (Cadiz) batzen dituen ekimena. Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Extremadura zeharkatuko ditu ibilbide horrek.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren arabera, balentria haren eta hura osatu zuten pertsonen eta haien jatorrizko lekuen aztarnak bildu dira, kultura, bidaiak eta historia batzen dituen produktu turistiko batean.

Gaztela eta Leongo Kultura eta Turismo kontseilari Javier Ortegak azaldu duenez, herrialde osoa egituratzen duen kultura-ibilbide baten aldeko apustua egitea da helburua, barnealdeko turismo eskaintza bat eginez.

Halaber, "Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanoren munduko lehen itzuliko espedizioaren V. mendeurrena ospatzeko Batzorde Nazionala" sortu du Espainiako Gobernuak, eta Interes Publiko Berezia duen gertakaritzat jo du, 2023ko ekainaren 30era arte.

Gainera, Batzorde Nazionaleko kideek espedizio hori "Munduko memoria" dokumentu-ondarearen erregistroaren parte izateko eskatu diote UNESCOri. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Turismoa Euskadi Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Historia Getaria