Gizartea -

Koronabirusa

Positibotasuna % 4,4an kokatu eta ZIUetan paziente kopurua zertxobait jaitsi da, EAEn

370 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 26 gutxiago. 125 pazientek zainketa intentsiboen unitatean jarraitzen dute, aurreko egunean baino 5 gutxiago.

Bilbo. Argazkia: eitb.eus
Bilbo. Argazkia: eitb.eus
Bilbo. Argazkia: eitb.eus

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren positibotasuna % 5aren azpitik jaitsi da berriro Euskadin; % 4,4an kokatu da, hain zuzen ere. Bitartean, ZIUetan dauden paziente larrien kopuruak zertxobait behera egin du azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaeraren inguruko datuak eguneratu ditu larunbat honetan. Horrela, ostiralean 370 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 26 gutxiago. 8372 proba egin dituzte, aurreko egunean baino 653 gehiago.

Bizkaian 221 kutsatu berri baieztatu dituzte erakundeek, Gipuzkoan 101 eta Araban 36. Bestalde, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten 12 pertsonak positibo eman dute.

Ostegunean positibotasunak % 5a (% 5,1) gainditu zuen, zenbait egun azpitik eman ondoren, baina biharamunean % 4,4ra jaitsi da berriro.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 125 pazientek zainketa intentsiboen unitatean jarraitzen dute, aurreko egunean baino 5 gutxiago.

Beste 43 covid gaixo ospitaleratu behar izan dituzte, osteguneko kopuru ia berdina (44).

Muturreko arriskutik ateratzen azken erkidegoa izan da EAE. 14 egunetan 100.000 biztanleko 250 positiboren azpitik jaitsi da; hain zuzen ere, 225,4 kasu ditu Euskadik, Osasun Ministerioak atzo jakinarazi zuenez.

Ohikoa den bezala, datua ez dator bat Eusko Jaurlaritzak emandako zenbatekoarekin. Osteguneko azken balantzean 250,9ko intzidentziaren berri eman zuen EAEko Exekutiboak.

Hala ere, intzidentzia tasaren eta R0 indizearen inguruko informazioa ez dute astelehenera arte eguneratuko.

Bestalde, koronabirusaren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan, ostiral honetan 57 kasu positibo berri atzeman ostean (bezperan baino 15 gutxiago). Osasun sistema publikoan 2.109 proba egin zituzten (bezperan baino ia 400 gehiago) eta horietako % 2,7k eman zuten positibo.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak