Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Hiru pertsona zauritu dira Idiazabalgo herrigunean, auto bat bidetik aterata

Antza, zuhaitz baten kontra jo dute. Goizeko 07:50ean izan da trafiko istripua.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Idiazabalen izan den trafiko istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto bat bidetik atera da herrigunean, eta zuhaitz bat bete betean jo du. Ibilgailuan zihoazenetako bi pertsona Zumarragako Ospitalera eraman dituzte, eta hirugarrena, Donostiakora. Oraingoz, ez dute argitu haien egoera zein den.

Suhiltzaileen laguntza behar izan dute, ibilgailuaren barruan zeuden hiru pertsonak ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea Errepideko istripuetan zauritutakoak Goierriko albisteak