Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.

Markina-Xemeinen desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia: @112_SOSDeiak
Markina-Xemeinen desagertutako gizonaren bilaketa lanak
Markina-Xemeinen desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia: @112_SOSDeiak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

08:00etan hasi dira berriro Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen arratsaldean paseo bat ematera irten Berroeta futbol zelaiaren inguruan eta iluntzean itzuli ez zela ikusita, haren senideek desagerpena salatu zuten.

Helikoptero bat, Ertzaintza, Bizkaiko suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira parte-hartzen bilaketa lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Gurutze Gorria albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Desagertutako pertsonak Zer gertatu da Markina-Xemein herrian? Euskadiko adinekoak Lea-Artibai