Publizitatea
Itxi

2021/06/03

19:32

Gizartea

Ingurumena

Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko

EITB Media | Agentziak

Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetan zabalduko dute produktua, helikopteroz, 4.000 hektareako gunean.

  • Banda marroia, mendian

    Banda marroia, mendian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaiko Foru Aldundiak tratamendu "aitzindaria" aplikatuko du Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetako 4.000 hektareatan, banda marroiaren hedapena geldiarazteko. Substantzia naturalekin sortutako produktu bioestimulatzaile bat erabiliko dute, zuhaitzak klima baldintza kaskarretatik babesteko.

Foru erakundeak ohar batean jakinarazi duenez, botika baimenduta dago nekazaritza ekologikoan, eta ez du ingurumenean inongo ondorio kaltegarririk eragiten. Neikerrek testatu zuen produktua, 2019-2021erako plan pilotu baten baitan, banda marroiaren eta gorriaren kontrako irtenbide jasangarrien eta berritzaileen bila.

Aukeratutako produktua ez da fitosanitario bat, mantenugaiz eta substantzia naturalez egindako bioestimulatzailea baizik.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek konifero basoak berreskuratzeko elkarrekin sortutako estrategiaren baitan Neikerrek egindako probetan, emaitza "positiboak" izan dira, eta gama bereko produktuak ikertzen jarraituko du laborategiak.

Tratamendua ekaina amaieran edo uztaileko lehen hamabostaldian aplikatuko dute, baldintza meteorologiko onak badaude. Helikopteroz banatuko dute botika, bolumen baxuan (5 litro hektareako) eta basoekin distantzia egokia mantenduz, produkturik gal ez dadin eta metodoa eraginkorra izan dadin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;