Gizartea -

KORONABIRUSA

73 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, azken bi egunetako daturik txarrena

Positibotasun tasa % 4,1ean kokatu da, aurreko eguneko %3,3aren aurrean.

Txertaketa, Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Argazkia: EFE
Txertaketa, Nafarroako Unibertsitate Klinikan
Txertaketa, Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeek gora egin dute azken orduetan Nafarroan, eta 73 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 12 gehiago, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehazki, atzo 1.776 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %4,1 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasak gora egin du (% 3,3an zegoen).

Positibo gehien atzeman dituzten udalerriei erreparatuta, Uharte ageri da buruan, beste behin, sei kasurekin. Atzetik, Zizur Nagusian bost kasu zenbatu dituzte; launa Iruñeko Txantrea auzoan eta Beriainen, eta hiruna Ansoainen, Uharte Arakilen, Leitzan, Tuteran eta Atarrabian.

Osasun zerbitzu publikoak 8.117 txerto eman zituen ostiralean, eta, guztira, 435.761 dosi eman dituzte dagoeneko. Nafarraoan, 165.007 pertsonek osatu dute txertaketa prozesua.

Ospitaleei dagokienez, bi pertsona ospitaleratu zituzten atzo Foru Erkidegoan, biak gela arruntetan. Orotara, 41 gaixo daude covid-19ak jota Nafarroako ospitaleetan, horietako 12 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. Pertsona bat zendu da ostiralean koronabirusaren ondorioz, eta, guztira, dagoeneko 1190 hildako eragin ditu pandemiak Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Tutera bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri-Aranatz bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella Azkoien Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Barañain azken ordukoa Cintruénigo azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Lehen Arretako zentroak Osasunbidea gaur