Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak 50etik behera kokatu dira berriro Nafarroan

Zehazki, 40 kutsatze izan dira azken orduetan. Kasuen beherakadan halako apaltze bat sumatu daiteke, aurreko asteetako kopuruen antzekoak zenbatu baitituzte.

Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 39 koronabirus kasu atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Zehazki, atzokoan 853 proba diagnostiko egin zituzten (azken hiru hilabeteetako test kopuru txikiena), eta horietatik % 4,6 positibo izan ziren (positibotasun tasak gora egin du, horrenbestez).

Hortaz, azken hilabetean atzemandako beherakadan apaltze bat sumatu daiteke. Kutsatze berriei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 53 erregistratu zituzten, Tuteran % 5 eta Lizarran % 3. Gainerako positiboak (% 39) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Kasu gehien zenbatu dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Iruñeko Mendillorri auzoa eta Tafalla daude zerrendaren buru, hiruna kutsatzerekin. Horrez gain, Buztintxurin (hau ere Iruñean), Uharten, Leitzan, Azkoienen, Tuteran eta Mutiloan bina positibo atzeman dituzte.

Bestalde, ospitale-okupazioari dagokionez, 40 paziente zeuden atzo Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko eguneko kopuru bera. Atzo beste ospitaleratze bat izan zen gaixotasun horrengatik eta ez zen heriotzarik izan. Nafarroan 1.190 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 30 eta 44 urte artekoak (% 30) eta 45 eta 59 urte artekoak (% 28) dira gehienak. Ondoren, 15 urtetik beherakoak (% 23) eta 15 eta 29 urte artekoak (% 15) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, kutsatu berrien % 4rekin, eta 75 urtetik gorakoen artean ez da kasurik erregistratu.

Positibo berrien batez besteko adina 34 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak. Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 62.460 izan da Nafarroan.

Bestalde, intzidentzia metatua Euskadin 200 kasutik jaitsi da lehen aldiz abuztutik

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Tutera bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri-Aranatz bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella Azkoien Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Barañain azken ordukoa Cintruénigo azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Lehen Arretako zentroak Osasunbidea gaur