Gizartea -

Koronabirusa

Hego Euskal Herriko helduen erdiek jaso dute dagoeneko txertoaren lehen dosia

550.000 pertsonak osatu dute txertaketa prozesua EAEn. Nafarroan, ostera, 168.000 lagun immunizatu dituzte jada, txertoaren bi dosiak emanda.

Osasun langilea. Argazkia: EFE
Osasun langilea
Osasun langilea. Argazkia: EFE

Berezi Fernandez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan milioi bat pertsonak jaso dute jada covid-19aren kontrako lehen txertoa. Hala, 16 urtetik gorako herritarren % 50 txertatuta daude dagoeneko, koronabirusaren pandemiaren etorreratik urtebete luze igaro den honetan. Zehazki, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar guztien % 43k jaso dute dosi bat (% 50,4k soilik 16 urtetik gorakoak kontuan hartuz gero).

Bihar aurreikusita dago Pfizerren 60.000 dosi baino gehiago iristea Forondako aireportura…

Nafarroan ere badute zer nabarmendu: 279.121 pertsonak jaso dute txertoaren lehen dosia, biztanleriaren % 42,2k, hain zuzen ere. 16 urtetik gorakoak bakarrik kontuan hartuta, nafarren %50,5ek jarrita du jada lehen dosia.

Halaber, Foru Erkidegoko 650.000 biztanleetatik 168.602k immunizazio prozesua bukatu dute, AstraZeneca, Pfizer-BioNTech, Moderna edo Janssenen bi txertoak jasota (16 urtetik gorakoen % 28,8). EAEn, 2,2 milioi lagunetik 557 180k eman dituzte txertoaren bi dosiak (16 urtetik gorakoen % 27,8), Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Txertaketa prozesuak abiadura hartu du bi erkidegoetan; Osakidetza eta Osasunbidea hasi dira 50 urtetik beherakoei txertatzeko hitzordua ematen, eta ekainaren 7tik aurrera jasoko dute lehen txertoa adin tarte honetako herritarrek. Immunizazioa bermatu ahal izateko, ekainaren 7an Pfizerren 60.000 dosi baino gehiago Forondako aireportura iristea aurreikusten du Osasun Sailak.

Covid-19aren kontrako txertaketak eragin zuzena izan du talde immunitatean; izan ere, Nafarroan datu oso positiboa jaso dute gaur: 38 kasu berri zenbatu dituzte, 2020ko uztailaren 15etik izan duten daturik txikiena.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere beheranzko noranzkoa dute kutsatzeek. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko datuen arabera, 205 positibo berri atzeman ziren ekainaren 6an, eta positibotasun tasa % 3,3an dago. Gainera, ZIUen okupazioa nabarmen jaitsi da, 80 gaixorekin, 2021eko martxoaren amaierako egoerara bueltatuta.

Ipar Euskal Herriko txertaketa prozesuaren bilakaera azkarragoa da. Bada, 18 urtetik gorako edozein herritarrek eska dezake txertoa jasotzeko hitzordua. Gainera, ekainaren 15etik aurrera 12 eta 15 urte arteko nerabeak txertatzen hasiko dira.

Ekainaren 15ean 18 urtetik gorakoak txertatzen hasiko dira Iparraldean
Ekainaren 15ean 18 urtetik gorakoak txertatzen hasiko dira Iparraldean
Ekainaren 15ean 18 urtetik gorakoak txertatzen hasiko dira Iparraldean

2:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Zuberoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Beherea Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea