Publizitatea
Itxi

2021/06/08

06:57

Gizartea

Erlijio aniztasuna

Gurtzarako lokalen irekiera arautzeko legea onartuko du Eusko Jaurlaritzak

EITB MEDIA

Halaber, erlijioen arteko kontseilu bat sortzea aurreikusten du legeak. Erakundeetako eta talde erlijioso eta sozialetako ordezkariak izango dira foro horretan.

1:36
Donostiako eliza ebanjelikoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartuko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erlijio aniztasuna bermatzeko eta gurtzarako lokalen irekiera arautzeko.

Erlijioen arteko kontseilu bat sortzea aurreikusten du legeak, erakunde eta talde erlijioso eta sozialetako ordezkariak bilduko dituena.  

Horrez gain, udalek lokal erlijiosoak irekitzeko lurzoruak zeintzuk diren zehaztu beharko dute hirigintza planetan.  

Bestalde, Ikuspegi Behatokiak eta Arrupe Institutuak erlijio aniztasunari buruzko mapa bat landu dute, Giza Eskubideen Zuzendaritzak hala eskatuta.

Ikerketa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.489.864 katoliko daude, 89.487 musulman eta 29.326 ebanjeliko. Herritarren % 23,9k, berriz, adierazi dute ez direla fededunak.

Halaber, mapak erakusten du hainbat meskita eta tenplu budista daudela, baina sinagoga bat bera ere ez dagoela, adibidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;