Publizitatea
Itxi

2021/06/09

17:56

Gizartea

Basauri

Ekain Perrino, eraso homofoboaren biktima: "Sekula ez da borrokan etsi behar"

eitb media

23 urteko gazteak esan du konortea galduta ere kolpeak eman zizkiotela, eta guztia "susto batean" geratu den arren, "hiltzeko arriskuan" egon zela.

1:5
Ekain Perrino.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ekain Perrinok, aurreko igandean Basaurin (Bizkaia) eraso homofoboa jaso zuenak, adierazi du berak jasotako jipoiak "agerian" uzten duela "sekula ez" dela "borrokan etsi behar".

23 urteko gaztea 13 bat pertsonak (9 ustezko egile identifikatu dituzte) jipoitu zuten igande goizaldean "marikoi zikina" oihu artean.

Perrinok azaldu duenez, erasotzaileek "nazka" ematen zuela esan zioten, "marikoi zikin bat" zela, eta "alde egiteko hortik nazka ematen" zielako.

Gazteak uko egin zion lekutik mugitzeari, eta orduan hasi zen erasoa. Eskaileretatik behera bota zuten, eta "konortea galduta ere, kolpeka jarraitu zuten, harmaila guztietatik entzun zen ostikada bat eman zidaten". Zorionez, aitortu du guztia "susto batean" geratu dela, baina "hiltzeko arriskuan" egon zela.

"Horrelako gauzek agerian uzten dute ez dela tontokeri bat (LGTBI+en aldarrikapenak), ez da borrokan etsi behar, eta ez gara sekula geldituko", gaineratu du.

Perrinok salaketa jarri du gertatu zenagatik, eta lekukoen laguntza eskatu du ikerketa errazteko. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 18 eta 27 urte arteko 9 pertsona identifikatu dituzte, erasoaren egileak direlakoan.

Josu Erkoreka Sergurtasun sailburuak gogor gaitzetsi du erasoa: "Lesio delitu baten aurrean gaude ziurrenik, gorroto larrigarriarekin".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;