Publizitatea
Itxi

2021/06/10

11:40

Gizartea

KORONABIRUSA

Europar Batasunaren ustez, beharrezkoa da covid-19aren jatorria ikertzea

N. B. | EITB MEDIA

"Ikertzaileek pandemia honen jatorria aurkitzeko beharrezkoa eskuratu behar dute", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.

  • Ikasleak ikastetxe batetik irteten, Pekinen.

    Ikasleak ikastetxe batetik irteten, Pekinen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europar Batasunak koronabirusaren pandemiaren jatorria zein izan den ikertzeko beharra duela esan du ostegun honetan, AEBko Gobernuak egin zuen eskaerarekin bat eginez.

"Munduak zer gertatu zen jakiteko eskubidea du ikasbideak ateratzeko, eta gardentasun hori lortzeko eta egia ezagutzeko ahalegin guztiak egingo ditugu", azaldu du Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuan bihar G7aren goi-bilera hasi aurretik emandako prentsaurrekoan. 

"Ikertzaileek pandemia honen jatorria aurkitzeko beharrezkoa dena eskuratu behar dute", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan.

"EBk finantza krisiaren esperientziatik atera zituen ikasgaiei buruz hitz egin dut behin baino gehiagotan, eta esperientzia horri buruz azterketa ona egin genuen eta osasun krisian azkarragoak izateko tresnak garatu genituen", azaldu du agintariak. "Gauza bera gertatu behar da hemen", Von der Leyenen hitzetan.

Pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko eskaera Munduko Osasun Erakundeak (MOE) Txinako Wuhan hirira (SARS-CoV-2 birusa bertan sortu omen zen) misioa bidali ostean egin dute; izan ere, nazioartean zalantzak utzi ditu bere ondorioen inguruan, Pekinen presioaren ondorioz.

Gainera, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak birusaren jatorria argitzeko ahaleginak areagotzeko eskatu die bere inteligentzia zerbitzuei, Wuhango laborategi batean sortu zela dioen teoria berriro indartu ostean.

"Hainbat aukera ikertzen ari dira, eta garrantzitsua da pandemiaren printzipioari buruzko argazki bakarra izatea", esan du Von der Leyenek. "Horregatik, ikerketa taldeek benetako informazioa eskuratu behar dute", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;