Gizartea -

Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUn sartzeko proben emaitzak ekainaren 16an jakinaraziko dituzte

Ikasleek ostegun honetan egin dituzte unibertsitatean sartzeko azken azterketak, eta EHUk datorren asteazkenean iragarriko ditu notak.

Ikasleak azterketa batean, Barakaldoko BECen. Argazkia: EFE
Ikasleak azterketa batean, Barakaldoko BECen.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak bukatu dituzte EAEko 12.782 ikaslek

1:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur amaitu dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) sartzeko probak eta ikasleei datorren asteazkenean jakinaraziko dizkiete emaitzak.

Guztira, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 12.782 ikasle matrikulatu ziren unibertsitatean sartzeko azterketak egiteko. Aurten, inoiz baino gune gehiago izan dira probak egiteko: EHUren ohiko zentroez gain, Barakaldoko BECen, Irungo Ficoban eta Gasteizko Iradier Arenan burutu dituzte azterketak.  

Halaber, aurreko kurtsoetako 626 ikaslek eman zuten izena ikasgai konkretuetan nota igotzeko asmoz.

EHUk jakinarazi du emaitzak datorren asteazkenean –ekainaren 16an- argitaratuko dituela bere webgunean, 12:00etatik aurrera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza