Publizitatea
Itxi

2021/06/10

23:23

Gizartea

Indarkeria matxista

Tenerifen desagertutako haurretako baten gorpua topatu dute, itsas hondoan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Sei urteko umearen hilotza poltsa batean aurkitu dute, itsas hondoan, aingura bati lotuta. Ahizpa txikiak, berriz, desagertuta segitzen du.

1:24
1.000 metroko sakorenan aurkitu dute Olivia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Kanarietan duen Ordezkaritzak jakinarazi du adingabe baten gorpua aurkitu dutela itsas hondoan, Tenerifen desagertu diren haurren bilaketa lanak egiten ari diren lekuan, eta ondoren Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiak zehaztu du "ia ziurtzat" eman daitekeela hilotza Oliviarena dela, sei urteko umearena. Anna ahizpa txikiak, berriz, desagertuta jarraitzen du.

Joan den apirilaren 27an bahitu zituen aitak -Tomas Gimeno- eta harrezkero bi haurren eta aitaren bila ibili dira.

Angeles Alvariño itsasontzia izan da aurkikuntza egin duena, desagertutako haurren aitaren telefonoak azkeneko seinalea eman zuen lekua arakatzen ari dena. Egun hartan, haurrak amaren esku utzi behar zituen gizonezkoak, baina ez zen hitzorduan agertu.

Kanarietako Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, hilotza 1.000 metroko sakoneran eta kostaldetik hiru miliatara topatu dute. Itsas hondoan, aingura bati lotuta, bi poltsa topatu dituzte, bat hutsik zegoen, eta bestean aurkitu dute Oliviaren gorpua.

Edonola ere, Gobernuaren Ordezkaritzak gogorarazi du hilotza identifikatu arte itxaron beharra dagoela, eta auzitegi-medikuak egingo duela.

Bien bitartean, Guardia Zibilak bilaketa-lanetan jarraitzen du, Guimar portutik itsas-milia batera.

Maiatzaren 30etik ari da itsasontzia Tenerifeko kosta arakatzen, Olivia 6 urteko eta Anna urtebeteko haurren bila.

Adingabeen aita Santa Cruz de Tenerifeko portuan ikusi zuten azkeneko aldiz, txalupa bat kargatzen, zenbait poltsarekin, baina ez zuten haurrekin ikusi.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;