Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du Sevillan

Hilketa matxista Estepa udalerrian gertatu da eta 23 urteko gizonak hiltzailea dela onartu du. Ekainaren 3tik falta zen Rocio Caiz adin txikikoa.

Sevillako Estepa udalerrian gertatu da hilketa matxista. Argazkia: EFE
Sevillako Estepa udalerrian gertatu da hilketa matxista
Sevillako Estepa udalerrian gertatu da hilketa matxista. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizon batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du Sevillako Estepa udalerrian.

Rocio Caiz, Martin de la Jara udalerriko bizilaguna, pasa den ekainaren 3tik falta zen, hain zuzen ere, bere mutil-lagun ohiaren etxera joan zenetik. Ikerketako iturrien arabera, aipaturiko etxebizitza horretan bizi izan zen bere bikotekide izandakoarekin eta bere gauzak jasotzera joan zen bertara. Geroztik ez zegoen haren arrastorik, atzo bikotekide ohiak hilketa aitortu zuen arte.

Atzo Guardia Zibilaren aurrera agertu zen hilketa onartzeko. Hiltzailearen lekukotzaren arabera, desagertu zen egunean bertan hil zuen eta ondoren zatitu eta gorpuzkiak hainbat tokitan bota zituen. Gorpuzki batzuk Estepako landa eremu batean aurkitu dituzte, poltsa baten barruan.

Biktimak eta hiltzaileak bikote harremana izan zuten eta lau hilabeteko seme bat ere badute.

Urtea hasi denetik Estatuan hil duten 18. emakumea da, eta lau hilabeteko semea, berriz, umezurtz uzten duten zazpigarrena, Berdintasun Ministerioak zabaldutako datuen arabera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Krimenak azken ordukoa