Itxi

2021/06/14

12:25

Gizartea

INDARKERIA MARTXISTA

"Eraildako 10 emakumetik 8k ez zuten salaketarik jarri"

EITB Media

Salaketak genero-indarkeriaren icebergaren punta baino ez dira. Xabier Peña Ertzaintzako sarjentuak azaldu duenez, badakigu zenbat emakumek salatzen duten, baina ez horietatik zenbat diren biktimak.

  • Teléfono de ayuda contra la violencia de género

    Teléfono de ayuda contra la violencia de género

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskadin, 5.350 emakumek salatu zuten iaz indarkeria matxistaren biktima zirela. Egunean ia 15 salaketa jasotzen dituzte, baina hori icebergaren tontorra baino ez da.

Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan, genero-indarkeriaren aurka borrokatzen duten hainbat pertsonaren testigantzak jaso dituzte. Ander Bergara Gizonduz ekimeneko koordinatzailearen testigantza izan da lehendabizikoa.

"Ikastaroetan egiten dugun lehen gauza kontzientzia hartzea da, eta ikusezina izan ohi dena ikusaraztea", adierazi du Bergarak. "Ez gara jabetzen gizonak jaiotzeagatik ditugun pribilegioez", gaineratu du berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka lan egiten duten Emakunderen Gizonduz programako koordinatzaileak.

Ertzaintzaren genero-indarkeriako taldeko kide Xabier Peña komisariordeak, berriz, esan du badakitela "zenbat emakumek salatzen duten, baina horrekin ezin dutela jakin zenbat emakumek jasaten duten indarkeria matxista". "Hori icebergaren tontorra baino ez da", azaldu du.

"Euskadin egunean 15 salaketa ditugu", iaz 5.350 jarri zituzten. Dena dela, salatzen ez dituztenen ehunekoa oso altua da, eta honako datu hau aipatu du: "Eraildako 10 emakumetatik 8k ez zuten salaketarik jarri".

Ertzaintzako sarjentuak argi du hobe dela salaketa jartzea; izan ere, "2011z geroztik Ertzaintzaren, udaltzaingoaren edo epaitegien aurrean salaketa jarri duen emakumerik ez dute erail. Babesten ari gara", esan du, eta "0 tolerantzia genero indarkeriarekin", gaineratu du.

Biktima bakoitzari erreferentziazko ertzain bat esleitzen zaio. Euskadin 5.000 emakumek salatu edo frogatutako delitu-egitate baten biktima izan diren 5.000 espediente ireki dira, eta arrisku-maila baxua, ertaina, altua edo berezia duten ebaluatzen zaie. Ebaluazio hori jarraitua da salaketa edo ebazpen judizial berri bat dagoen bakoitzean, eta arrisku-maila alda daiteke, eta, beraz, baita babesa ere, argitu du Peñak.

Biktimek kotrazaintza, eskolta, gps eskumuturrekoak (bai biktimarentzat, bai erasotzailearentzat) eta erregistratutako telefonoak dituzte. "Botoi bat jotze hutsarekin larrialdi zerbitzu guztiak aktibatzen dira", azaldu du Ertzaintzako sarjentoak. Gaur gaurkoz, "80-90 emakumek dute eskolta", gaineratu du.

Genero indarkerian aditua den Marta Galera ofiziozko abokatuak pandemiaren ondorengo egoera "bolkanikoa" dela esan du, bere esanetan, emakume askok pandemian zehar egoera latzak jasan behar izan baitute.

"Emakumeak larrituta iristen dira", esan du, eta hilabete hauetan "indarkeria psikologikoak gora" egin duela uste du. Tratu txar psikologikoak "ez dizu arnasa hartzen uzten, larritu egiten zaitu, txikitu, mugatu, zorigaiztoko egiten zaitu".

Xabier Peñaren arabera, gehienetan indarkeria psikologikoa gertatzen da, eta "askoz zailagoa da erasotzailearen errugabetasun-presuntzioa suntsitzea, lekukorik ez badago".

Indakeria psikologiko horren aurrean zailagoa egiten zaie emakumeei salaketa jartzea, eta gizonezkoei indarkeria onartzea. Jorge Freudenthal Gakoa programako psikologoarekin ere hitz egin dute irratian. Genero indarkeriagatik bi urtetik beherako zigorrak dituzten gizonezkoekin lan egiten dute Gakoa programan.

"Ezarritako zigorrak neurriz kanpokotzat eta gehiegizkotzat jotzen dituzten erabiltzaileen kopuru handi bat dago" esan du, egin dutenarekin alderatuta, zigorrak gogorregiak direla uste dutenak.

Ander Bergarak azpimarratu du oso garrantzitsua dela gizonek emakumeen aurkako edozein indarkeria-motaren aurkako borrokan parte hartzea, eta "jarrera matxistak dituzten gizonengan deserosotasuna sortzea" eskatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;