Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiaren etxebizitzan sartzea egotzita
57 urteko gizona biktimaren etxean baimenik gabe sartu zen, Zabalgana auzoan, eta emakumeari mehatxu egin zion.
N. B. | EITB MEDIA
57 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiaren etxean baimenik gabe sartzea, hertsatzea eta mehatxu egitea egotzita.
Biktimak Udaltzaingoari deitu zion, eta udaltzainak Zabalgana auzoko etxera joan ziren.
Emakumeak etxetik alde egin zuen senar ohiak etxetik alde egiteari uko egiten ziola ikusi ostean, eta atarian poltsa batekin irteten ari zela atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak
Indarkeria matxista
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizartea
Eguneko albisteak
Gasteiz
Albisteak
Matxismoa